Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Tabakalera

Hizkuntza: euskara
60 minutu

Doan aretoa bete arte

Muare

Glad is the Day jaialdiaren bezperako emanaldia.

Maddi Gerriko Fariñas eta Eli Beraza Sorarrain dira Muare. Koban taldean egin zuten topo eta zerbait pertsonalagoa sortu nahian hasi zuten proiektu berri hau duela bi urte. Atmosfera elektronikoan bildutako pop-folk melodikoa egiten dute, sintetizagailu, erritmo kutxa, looper eta ahotsekin sorkuntza eta bilaketa prozesuan. Egunerokotasuneko hausnarketa eta emozioei lekua egiten die abestiek, intimitatetik eta babesetik interpretatuak eta modu abstraktuan kontatuak. Gune erosotik ateratzeko apostua nabaria da, esperimentazioa bide delarik.

Ines klubarentzat sortutako abangoardiako eszenekin eta dantza-erritmoekin liluratuta sentitzen da, eta baita Internet osteko estetikatik edaten duten ikusizko kode berriekin ere. Dj gisa egiten duen jolasaz gain, Inesek begirada politikoa du, genero eta jatorri aniztasuna sustatzen duena musika elektronikoan eta gaueko bizitzan. Soinu elektronikoei lotutako espazioetan emakumeen presentzia sustatzen duen KRII Kolektiboa ekimenaren sortzaileetako bat da, eta musika aurreratua ardatz duten Moon Safari eta Tortilla en Caldo irratsaioak gidatu ditu. Ines musika arloko hautatzaile eroso eta orojalea da. Musikagelaren formakuntza eskaintzan ere parte hartzen du.

Antolatzailea

Donostia Kultura, Tabakalera

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...