Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba Aldaketak

Iragandako ekitaldia

Cristina Enea parkea

Hizkuntza: elebidun

Doan aretoa bete arte

Glad is The Day #7 © Eenyakee

Abuztuaren 24ko oharra

Eguraldi aurreikuspen eskasak direla eta, abuztuaren 27an Cristina-Enea parkean egitekoa zen Glad Is The Day #7 jaialdia Dabadaba eta Le Bukowski aretoetan egingo da. Informazio osoa: Glad Is The Day #7 jaialdiaren leku aldaketa.

Glad is the Day jaialdiak musika aniztasuna ospatuko du Cristina Enea parkean, jatorri ezberdineko talde eta artistez beteko dena.

6 izango dira Agertoki Nagusitik igaroko diren bandak, kartela koloretsua bezain dibertigarria delarik: La Ola Maldita donostiarren surf rocka, Kulto Kultibo irundarren rap/reggaea, Nakarren postpunk elektronikoa, Las Ligas Menores argentinarren pop indiea, Tito Ramirezen mamboa eta Señor Noren punk rocka. Gainera, bazkalorduaren tartean, eguzkiak gogorren jotzen duenean, Josu Bukowski eta DJ Otaloraren musika aukeraketak girotuko da bertan daudenen piknika.

Banda horiez gain, hip-hopari eta soinu urbanoei lotutako 8 emanaldik dantzan jarriko dute Hondamen Sonikoa: Suso (Dj), Euskoprincess (Live), Alai (Live), Yxeb 3000 (Dj), Kievra (Live), Mutiko, Denso & Tatta (Live), Gazzi (Dj) eta Yugen Kala (Djs) izango dira gazteenak liluratzen dituzten soinu globalen ordezkariak. Gaua iristean eta asteburua luzatu nahi dutenentzat, Le Bukowski eta Dabadaban DJ gehiago egongo dira abesti onenak aukeratzen.

Informazio gehiago: Glad Is The Day #7 jaialdia abuztuaren 27an (albistea).

Stage Nagusia:

  • La Ola Maldita
  • Kulto Kultibo
  • Josu Bukowski & Otalora DJak
  • Nakar
  • Las Ligas Menores
  • Señor No
  • Tito Ramírez

Hondamen Sonikoa:

  • Suso (dj)
  • Euskoprincess (live)
  • Alai (live)
  • Yxeb 3000 (dj)
  • Kievra (live)
  • Mutiko, Denso & Tatta (live)
  • Gazzi (dj)
  • Yugen Kala (dj-ak)

Antolatzailea

Donostia Kultura, Dabadaba, Le Bukowski

Laguntzailea

Tabakalera, Kutxa Kultur, Keler

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...