Hizkuntzak
San Telmo Museoa
2023a, urte bikaina San Telmo Museorako.
Benetan positiboa izan zen San Telmo Museoaren 2023ko balantzea. Publikoak erantzun aparta eman zien Museoaren proposamenei, eta horrek 154.000 bisitariko emaitza ekarri zion, 2016koan lortutako kopurutik hurbil dagoena; urte bikaina izan zen hura, hiria Europako kulturaren hiriburu izan baitzen.
Aldi baterako bi erakusketa nabarmendu ziren izan zuten arrakastagatik: Clima ideal. Udako kartelak eta Margotzeko bidaiatu. Sorolla Donostian; 50.000 bisitari inguru jaso zituzten biek ala biek. Sorkuntza garaikideak ere bere lekua izan zuen 2023an, batez ere erakusketen eta Museo Bikoitza eta Artea abian programen eskutik.
Gainera, arte historikoaren aretoaren birmoldaketarekin, berritu egin zen erakusketa iraunkorraren zati bat, genero-ikuspegia eta garaikidetasuna txertatzen jarraitzeari utzi gabe, bai erakusketa iraunkorrean, bai museoaren lan-ildo guztietan, Erronkak atalean batez ere, indarberritu egin zena, berariazko identifikazio bat sortuta.
Askotariko gaiak jorratu ziren 2023an, eta Museoak publiko ezberdinentzako jarduerak eskaintzen jarraitu zuen, hala nola bisita gidatuak, familientzako tailerrak eta argazki-liburuak.