Hizkuntzak
dFERIA
dFERIA jaialdiaren 2023ko edizioaren berritasun nagusia izan zen nazioartekotze-ildoa indartzea, batez ere Europari begira. Fruituak eman zituen horrek, eta nabarmen handitu zen nazioarteko profesional akreditatuen kopurua. Gainera, nabarmentzekoak izan ziren izandako maila artistiko altua eta proposamenen aniztasuna, dFERIA estatu mailako erreferente bilakatzen dutenak. Azkenik, publikoaren erantzuna eta akreditutako pertsonen maila berreskuratu egin ziren pandemiaren ondoren.