Hizkuntzak
Giza Eskubideen Zinemaldia
Apirilaren 21etik 28ra arteko sail ofizialarekin, bi hamarkada bete zituen jaialdiak, pentsamenduarekin, sentsibilizazioarekin eta zinemaren kalitatearekin duen konpromisoa finkatuz. Urte esanguratsua zen, gainera; alde batetik, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 75. urteurrena betetzen zelako eta, bestetik, Txileko estatu-kolpe militarra gertatu zeneko 50. urteurrena. Bigarren gertaerak izan zuen isla zuzenagoa programazioan; horrela, ohorezko saria eman zitzaion Carmen Castillo dokumentalista txiletarrari, eta haren erakusketa bat ere egin zen.