Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo Kultur Etxeak dituen aretoen eta ekipamenduen erabilera gero eta inportanteagoa izan da azkeneko urteetan; 2020an are gehiago konfinamenduaren bueltan, mota guztietako elkarteek eta erakundeek beren dinamikari eusteko garaian. Horrela, oso programa desberdinen habia izan da Intxaurrondoko zentroa.

Larrotxene Kultur Etxeko hormak gainditu ditu bertako bideo egitasmoak. Eskaintza formatiboa, ekoizpenera ailegatzeko laguntzak eta proiektua hedatzeko gaitasuna izan ziren berriz ere Larrotxene Bideo egitasmoaren arrakasta. 2020ak eman zizkigun oztopoak aukera bihurtu eta Larrotxene Bideok, bertsio digitalean ere, arrakasta ezagutu zuen, egoera berrietara ohitzeko duen trebetasunarekin eta bere inguruan mugitzen den komunitate biziarengan oinarrituta.

Emeterians (Revolution Jamrock Donostia Reggae Festival).

Emeterians (Revolution Jamrock Donostia Reggae Festival).