Hizkuntzak
Erakundearen egitura eta balantze ekonomikoa
Egitura egonkorra izanik, DK-k bi zehar-plani jarraipena emanez ekin zion 2020ari: euskara bultzatzekoa eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunarena. Nazioarteari begira, pandemia iritsi zenean, aholkularitza eta informazio-eskaerak areagotu egin ziren, bitxia bada ere: 2016an izandako Kultur Hiriburutza proiektua eta pandemiaren egoeran martxan jarritako kultur politikak interesgarriak iruditu zitzaizkien munduko hainbat hiriri.