Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

Autoezagutza eta osasuna

2026 urr 13 - 2027 mai 25

Asteartea

10:00 - 11:30

Lugaritz K.E.

200 €

Euskara

marrazki bat bi esku eta eguzkia erdian

Reikiaren oinarriak ezagutu, eskuen bidezko teknikarekin ongizatea eta oreka sustatzeko Ongizaterako teknika osagarri gisa Reikia ezagutu eta praktikatu nahi duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Ikastaroan zehar Reikiaren oinarrizko printzipioak, arreta kontzientea, erlaxazioa eta eskuen ezarpenaren praktika landuko dira.

Programa

1. hiruhilekoa
• Sarrera: jatorria, historia eta printzipioak.
• Energiari eta ongizateari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
• Reikiaren bost printzipioak.
• Praktikarako prestaketa: arnasketa, erlaxazioa eta arreta kontzientea.
• Norberaren zaintzarako eskuen ezarpenaren lehen praktikak.

2. hiruhilekoa
• Eskuen oinarrizko posizioetan sakontzea.
• Norberari aplikatutako Reiki praktikak.
• Erlaxazio- eta bistaratze-teknikak.
• Emozioen kudeaketa eta presentzia kontzientearen garapena.

3. hiruhilekoa
• Ikasitako ezagutzak integratzea.
• Ongizate eta erlaxaziorako saio praktikoak.
• Norberaren zaintzarako errutina pertsonalak garatzea.
• Entzute eta laguntza talde-dinamikak.

Ikasleek ekarri beharreko materiala
• Arropa erosoa.
• Kuxina edo esterilla.
• Koadernoa eta boligrafoa oharrak hartzeko.
• Manta arina erlaxazio-ariketetarako (aukerakoa).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...