Web mapa
Hizkuntzak
Musika

urr 13 - abe 16 2026

Asteartea

18:30 - 20:30

Lugaritz K.E.

135 €

Euskara

Itziar Navarro gitarra batekin

Ikastaro honetan euskal herri-kantak taldean ematen ikasiko dugu, bereziki, polifonian edo hainbat ahotsetara. Ahoz transmititu diren herri-errepertorioetan jarriko dugu arreta. Hortaz, ez da musika-irakurketa ezagutzarik beharko: kanturako zaletasuna, besterik ez. Klasean Euskal Herriko zein beste kulturetako kantuen entzunaldi komentatuak egingo ditugu, grabazio historikoetatik hasi eta gaur eguneko kantarietaraino, herri-kantaera desberdinen ezaugarriak identifikatu eta pixkanaka barneratzen joateko helburuarekin.

Ikastaro hau Thierry Biscaryk eskaintzen duen Kantu herrikoiak barnetik ikastaroaren osagarri da. Aipatutako ikastaroa egitea lagungarria izango da laborategi honetan parte hartzeko.

Programa
• Euskal herri-kanten ezagutzan sakontzea (errepertorioak, estiloak…).
• Taldeko kantua eta polifoniarako gaitasuna lantzea (nork bere ahotsari eusten ikastea, bigarren eta hirugarren ahotsak sortzea,tinbreari eta harmoniari erreparatzea…).
• Ikastaroaren amaieran kantaldi bat eskaintzea.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi