Hizkuntzak
Cuerpo y movimiento expresivo Mafalda Saloio
Mafalda Saloiok eskainitako ikastaro honetan gorputza kontzentrazio eta konfiantza ariketen bidez landuko da. Antzerki-jokoaren bitartez norberaren berezkotasuna eta sormena garatuko dira gorputzak istorioak eta emozioak kontatzeko duen gaitasuna suspertzeko.
Programa
Garapen pertsonala eta taldekoa bultzatzeko teknika ezberdinak landuko dira:
• Sorkuntza dantza: musikatik abiatuz, beste espresabide batzuk landuko dira.
• Konfidantza sendotu eta norbere gorputzaz jabetu.
• Erlaxatzeko ariketak: gorputza erneratu eta tentsioak askatzeko teknikak.
• Mugimendua eta emozioak: eguneroko egoeretako gorputzetik abiatuta emozioak landu.
• Taldeka zein bakarka inprobisatu.
Oharra
Matrikularen zenbatekoan ez da ikastaroko materiala sartzen, eta ikastaroa egin bitartean behar izan daitezkeen bestelako materialak ikastaroko ikasleek emango dituzte.
