Hizkuntzak
Rutas hacia la literatura Aritz Gorrotxategi Mujika
Izen-ematea: Liburutegian
Ikastaro honen helburua hainbat literatur testu ikastea eta zergatik diren garrantzitsuak aztertzea da. Ez da sorkuntza-tailer bat, ezta ohiko irakurketa-tailer bat ere, non liburu jakin bati buruz eztabaidatzen den. Liburuen balio literarioak, jakintza transmititzeko gaitasuna eta irakurketan kontuan hartu beharreko jarraibideak bilatzea da asmoa, irakurketak aberasgarria eta integrala izan dadin.
Urria 14: Klasikoei buruzko sarrera eta klasikoei buruz hitz egiten dugunean zertaz ari garen. Denborak nola eragiten duen literatur lan batean.
Urria 21: Begiratzen ikasi, irakurtzen ikasi. Liburuak idazteko modua, edukiak, estiloak, erritmoak, zeri erreparatu, xehetasunen garrantzia aztertzea.
Urria 28: Testuen analisia: asmoa, erabilitako hitzak, xehetasun garrantzitsuak, idazketaren mekanismoetan sartzeko eta irakurketaz gozatzeko. Zatien irakurketa eta iruzkinak.
Irakaslea: Aritz Gorrotxategi Mujika. Euskarazko idazlea, editorea, irakaslea, gidoilaria eta komunikabideetako ohiko kolaboratzailea.
Antolatzaileak: Meettok Fundazioa, Donostia Kultura
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
Albisteak
- Ikastaroak 2026-2027: matrikulazio epea luzatu da urriaren 4ra arte 2026.09.28
- 2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa 2026.07.07
- Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte 2025.10.06
- 2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera 2025.07.08
