Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

Autoezagutza eta osasuna

2026 urr 14 - 2027 mai 26

Asteazkena

16:15 - 18:15

Lugaritz K.E.

200 €

Gaztelania

Giza gorputzaren bost silueta, jarrera desberdinak erakusten

Jarrera-arazoak, gehienetan, jarrera desegokiak hartzen direlako hasten dira, eta, garaiz zuzentzen ez badira, bizitza osoan irauten dute. Gizarte- eta jokabide-hezkuntza jasotzen den bezala, interesgarria eta beharrezkoa da jarrera-heziketa jasotzea, atzera bueltarik gabeko gaitz eta malformazioak saihesteko.

Programa

1. Hiruhilekoa
• Ariketetan arnasketa egokia egitea.
• Luzaketa mota desberdinen sarrera eta garapena (estatikoak, dinamikoak).
• Estiramendu Global Aktiborako Sarrera (E.G.A) edo Stretching Global Active (S.G.A).
• Stretching Global Aktiboa: Poliki eta progresiboki muskulu-kateak luzatuko dira, muskulu isolatuen ordez.
• S.G.A. postura desberdinak burutzea.

2. Hiruhilekoa
• Luzaketa desberdinak garatzea (estatikoak, dinamikoak) konplementuekin eta gabe (pica, aulkia, pilota txikia, goma elastikoa…).
• Sesio guztian zehar arnasketa egokia egitea.
• S.G.A. ariketa berriak egitea (lurra eta pareta erabiliz).

3. Hiruhilekoa
• Luzaketak egitea konplementuekin eta gabe.
• S.G.A. postura guztiak egitea.
• Klasean zehar arnasketa egokia egitea.

Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa eta zapata egokiak, banda elastikoak, pilota txikia, aulkia, pika eta estera.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...