Hizkuntzak
Dantza kontzientea Prokulturako irakaslea
Dantza Konszientea mugimendu libreko gunea da, helduei zuzendua, gorputzarekin eta emozioekin berriro konektatu nahi dutenentzat. Musikaren eta inprobisazioaren bidez, barne-entzutea eta benetako adierazpena sustatzen ditu. Saio bakoitzean dinamika gidatuak eta esplorazio pertsonalerako uneak uztartuko dira, ongizate fisikoa, mentala eta emozionala bultzatzeko.
Programa
1. hiruhilekoa
• Dantza kontzientea eta bizipenetan oinarritutako dantza ezagutzea, musikaz lagundutako mugimenduen bidez kontzientziarako bide gisa.
2. hiruhilekoa
• Presentzia eta autokonozimendua garatzea.
• Arreta eta erlaxazioa lantzea.
• Musikaren eta pinturaren bidez adierazpena sustatzea.
3. hiruhilekoa
• Gorputza bizitzea eta gorputz-, emozio- eta energia-kargak askatzea.
• Bizitasuna, energia eta jarrera positiboa esnatzea.
• Gorputza, adimena eta dimentsio kontzientea integratzea.
Ikasleek ekarri beharreko materiala
Arropa erosoa eta galtzerdiak.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
