Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
'Taxi' antzezlanak irabazi du 2026ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2026ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza programak baditu dagoeneko irabazleak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Taxi antzezlanari, eta bigarren saria Euskal musikarekin, kontuz antzezlanari.
-
Abesbatzen Astea urriaren 24tik 30era
Bost emanaldi izango dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan. Indonesia, Ukraina, Letonia, Alemania eta Suediako koruak izango ditugu Donostian. Kontzertu guztiak debaldekoak izango dira.
-
V. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa
V. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte). Epea urriaren 27tik azaroaren 11ra egongo da zabalik.
-
Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte
Donostia Kulturako 2025-2026 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
IX. Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabalik
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 9. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.
