Hizkuntzak
Albisteak
-
7. Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabalik
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 7. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.
-
Urriaren 6 eta 7an Donostikluba Festibala Intxaurrondon
Ginmusica eta Donostia Kulturaren eskutik, soinu urbanoei eskainitako zuzeneko bi gau izango ditu Donostikluba Festibalaren hemezortzigarren edizioak. Urriaren 6an Orslok + Haizeatxo ta Tximu arituko dira; hilaren 7an, Khaled + Tinez. Emanaldi biak 20:30ean hasiko dira eta sarrerak salgai jarri ziren irailaren 7an Donostia Kulturaren ohiko kanaletan (loturetan eskuragai).
-
2023-2024 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen 2023-2024 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 7an sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dugu martxan; erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (bereziki, irailaren 4tik 6ra). Bukatzeko, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.
-
"Antzerkia Kalean" azken txanpan sartuko da irailean
Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, Antzerkia Kalean 2023 programa prestatu zuen udarari begira. Abuztuan etena egin ondoren, auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak izango ditugu irailaren 6tik aurrera.
-
2023ko udazkeneko literatur solasaldiak hasteko prest
Irailaren 11n abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Beti ere aditu baten gidaritzapean, normalean hilean behin, hainbat doako saio egiten da Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan, baita auzoetako beste leku batzuetan ere. Liburu horiek maileguan eska daitezke Donostiako liburutegietan, eta zenbait kasutan liburuak eLiburutegia plataformatik deskargatzeko aukera egon daiteke.