Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Ginmusica eta Donostia Kulturaren eskutik, soinu urbanoei eskainitako zuzeneko bi gau izango ditu Donostikluba Festibalaren hemezortzigarren edizioak. Urriaren 6an Orslok + Haizeatxo ta Tximu arituko dira; hilaren 7an, Khaled + Tinez. Emanaldi biak 20:30ean hasiko dira eta sarrerak salgai jarri ziren irailaren 7an Donostia Kulturaren ohiko kanaletan (loturetan eskuragai).

Orslok

Orslok youtuber-a abeslari eta masa-idoloa da askorentzat. Musikaren munduan bere lekua egiten jakin du eta ospe handiko artista bihurtu da zerrenda ugaritan agertzen diren kantuekin. Arabatik dator gaua zabalduko duen bikote abeslaria: Haizeatxo, gasteiztarra, eta Tximu eskuernagarra.

Khaled (Jalid Rodríguez) 1990ean jaio zen Granadan. Los Santos (garai batean PXXR GVNG) taldean ibili ondoren, kontzientziak mugituko dituztela dakizun trap artista horietako bat da. Iñigo Martínez de Nanclares, Tinez bezala ezagunagoa musika munduan, Donostiako Amara auzoko rapero, abeslari eta konpositorea da.