Hizkuntzak
Puntua eta kakorratza A Prokulturako irakaslea
Trikotatzea jarduera sortzaile eta soziala da, aisialdi aktiboa bultzatzen duena. Ikastaro honetan bi orratzekin ala kakorratzekin aritzeko oinarrizko teknikak erakutsiko dira.
Programa
• Puntu eta kakorratza egiteko beharrezkoak diren tresnak eta materialak ezagutu: orratzak eta hariak
• Puntu eta kakorratza: oinarrizko puntuak
• Puntuak gehitzen eta gutxitzen ikasi
• Kakorratzaz diruzorroak egin
• Puntuz txanoa egin
• Puntuak nahasten ikasi
• Pieza hautatutako patroia jarraituz egin: patroiak irakurtzen ikasi
• Patroiak aldatu
Ikasleak eraman beharreko materiala
Guraizeak, hariak, artileak, orratzak, kakorratzak.
Oharra: Taldeetan ikaskuntza-maila desberdinak daudela eta pertsona batzuek teknika bakarra (edo puntu edo kakorratza) ikasi nahiago dutela kontuan izanik, jarduerak eta pausuak ikasleen eskaera eta beharren arabera alda daitezke.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Papera, argazkiak eta loturak Nagore Legarreta
irailak 19
San Telmo Museoa
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
