Hizkuntzak
Punto y ganchillo (Avanzado) Prokulturako irakaslea
Ikastaro honetan puntu eta kakorratz tekniken ikaskuntzan sakonduko dugu. Aldez aurreko ezagutzak dituzten ikasleentzat.
Deskribapena
Trikotatzea jarduera sortzaile eta soziala da, aisialdi aktiboa bultzatzen duena. Ikastaro honetan bi orratzekin ala kakorratzekin aritzeko tekniketan sakonduko dugu.
Puntu eta diseinu konplexuagoak landuko dira, guzti hau ikasleen mailaren arabera.
Helburuak
• Oinarrizko puntuak ondo menperatu eta maila erdiko zailtasuna duten jantziak osatu.
• Neurriak era egokian hartzen ikasi.
• Parte-hartze herrikoirako guneak sustatzea
• Ikaslearen irudimen- eta diziplina-gaitasuna garatzea.
• Herritarrek parte hartzeko guneak sortzea.
Programa
1. Hiruhilekoa.
• Patroiak interpretatzen ikasi
• Marrazki ezberdinak praktikatu, hainbat puntu eta teknika konbinatuz
2. Hiruhilekoa
• Patroiak gure ehuntzeko erara egokitzea
• Puntuak gehitzen eta murrizten ikasi
3. Hiruhilekoa
• Gure patroiak sortu
• Kolore-aldaketa landu
Ikasleak eraman beharreko materiala
Ikasle bakoitzak bere proiektua burutzeko behar duen berariazko materiala eramango du; guraizeak, hariak, artileak, orratzak, kakorratzak, patroiak.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Papera, argazkiak eta loturak Nagore Legarreta
irailak 19
San Telmo Museoa
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
