Hizkuntzak
Trantsizio energetikoaz hausnartzen Estitxu Villamor Lomas
Estitxu Villamor Lomas irakaslearen hitzaldia Emakume Zientzilarien Argitan solasaldi zikloan. Zikloaren helburua euskal emakume zientzialariak ezagutaraztea da. Ana Galarraga ariko da aurkezle lanetan.
Estitxu Villamor Lomas (Gasteiz, 1987) EHUko irakaslea da 2016tik, eta Ekopol ikerketa-taldeko kidea 2018tik. Honako hauek dira haren ikerketa-lerroak: energia berriztagarrien potentzialen kalkulua Informazio Geografikoko Sistemen bidez, tokiko eta eskualdeko aztarna energetikoen kalkulua eta trantsizio energetikoa udal mailan. Gainera, urteak daramatza lurraren defentsan eta beste eredu energetiko baten alde lan egiten duten kolektiboetan parte hartzen.
Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean
