Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Emakume Zientzialarien Argitan

2026 abenduak 1 • 19:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: euskara

Mentxu Aiertza Otxorena

Mentxu Aiertza Otxotorena irakaslearen hitzaldia Emakume Zientzilarien Argitan solasaldi zikloan. Zikloaren helburua euskal emakume zientzialariak ezagutaraztea da. Ana Galarraga ariko da aurkezle lanetan.

Mentxu Aiertza Otxotorena formakuntza aldetik Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zen Kimika ikasten, eta Zaragozako Unibertsitatean amaitu zuen, Kimika Organikako espezialitatea lortuz. Urte batzuek beranduago University of Sheffield-en doktoradutza egin zuen sintesi kimikoan eta ondoren University of Edinburgh-en posdoktoratu bat, DNAren sintesian.

Bi urteren ondoren Donostiara etorri zen Cidetec ikerkuntza zentrora, nanopartikula polimerikoetan lan egitera. Hortik, Manchesterreko Cancer Research UK-en egonaldi bat egin eta gero, gaur egun dagoen lantokian hasi zen duela 9 urte. Orain Tolosako Paper Eskola eraikinean dago, Tolosaldea Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan, Kimikagintza eta Kimika Industrialeko zikloetan irakasle gisa. Orain paperarekin lan egiten du gehienbat, eskolan dagoen paper makinarekin aritzen da eta artisau papera ere lantzen du.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...