Web mapa
Hizkuntzak

Ernest Lluch

Kultur Etxea

Musika Musika

2026 urriak 16 • 19:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: gaztelania

Les Fous taldearen irudia

Les Fous - 100 Urteetako Musika (1920-2020) azken ehun urteko musikaren historian barrena egindako bidaia da, 1920ko hamarkadatik gaur egunera arte.

Ikuskizunaren abiapuntua Les Fousek duela urte batzuk argitaratutako medley bat da: pieza bakarrean eta a capella, azken mendeko musikaren bilakaera erakusten zuten. Ideia hartatik abiatuta sortu dute ikuskizun hau: hamarkadaz hamarkada antolatutako garai eta estilo desberdinetako abesti ezagunak interpretatzen dituzte.

Abestiak hiru ahotsetara eta pianoz lagunduta edo a capella eskaintzen dituzte, Les Fousen estilo bereizgarria diren harmonia eta ahots-jokoekin.

Ainhoa Noa Eguiguren (ahotsa, perkusioa), Olatz Otxoa Otxi (ahotsa, perkusioa), Santi Romano (konposizioa, ahotsa, pianoa).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...