Hizkuntzak
Miguel Ituarte Pianoa
Miguel Ituarte euskal pianista handiak Frédéric Chopin Zikloari hasiera emango dio Opus 10 eta 25 estudioen hautaketa batekin. Chopinek, pianoaren pedagogo handia izanik, eskuliburu gisa sortu zituen estudioak, bere birtuosismoa eta melodien edertasuna uztartuz.
Donostia Musikarekin elkarlanean antolatutako Frédéric Chopin Zikloko Victoria Eugenia Antzokiko areto nagusiko eta Antzoki Zaharreko kontzertuak biltzen dituen abonamendu bat izango da eskuragarri, 110 eurotan irailaren 10etik aurrera Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Hala, abonamendua erosten dutenek liburu bat jasoko dute opari Frédéric Chopinen biografiarekin eta hari buruzko artikuluekin.
