Hizkuntzak
Gernikak. Begiradak Xanti Arrieta
Oharra
0. solairua
Xanti Arrietaren piezek —eskultura, pintura, argazkigintza, zeramika eta bestelako teknikak uztartuz— eta Txema Ramirez de la Piscinaren testuek memoria, gerra eta giza sufrimenduaren inguruko hausnarketa kolektiboa osatzen dute. Gernikak. Begiradak ez da soilik iraganari buruzko erakusketa bat, gure erantzunari buruzko galdera zuzena ere bada.
Xanti Arrietaren Gernikak. Begiradak erakusketak Picassoren obra unibertsala abiapuntu hartzen du gaur egungo gatazka eta indarkeriei begiratzeko. Gernikako bonbardaketatik gaur arte, munduak zenbat eta zenbat “Gernika” bizi izan dituen gogorarazten digu erakusketak: Malaga-Almeria, Hiroshima, Dresde, Gaza… Iraganeko irudiak eta gaurko oihartzunak gurutzatuz, ikuslea deseroso sentiarazi nahi duen esperientzia proposatzen du, begirada pasiboa zalantzan jarriz.
