Hizkuntzak
Albisteak
-
Glad Is The Day #7 abuztuaren 27an
Donostia Kulturak Glad is the Day jaialdiaren zazpigarren edizioa antolatu du abuztuaren 27an. Hileko azken igandean Cristina Enea parkea musikaz beteko da berriro ere. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinatua, Keler garagardoaren babesa eta Kutxa Kultur Fundazioaren eta Tabakaleraren laguntza du.
-
2023-2024: irailaren 4tik aurrera 531 ikastarotan matrikulatzeko aukera
Donostia Kulturak 2023-2024 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 531 ikastaro (499 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Aurten matrikulazioa (kontsultatu lotura informazio gehiagorako) bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroena irailaren 4tik 14ra eta gaztelaniazkoena, irailaren 18tik urriaren 1era. Hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin ahalko da.
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIV. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XIV. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 3an abiatu eta irailaren 15ean amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).
-
2023ko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da indarrean, biak barne. Erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (irailak 4-6).
-
Poltsiko Antzerki Jaialdiak 2.700 ikusle bildu ditu
Kultur etxe sareak Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio arrakastatsu berri bat antolatu du, hogeita hamabigarrena, 2023ko maiatzaren 4tik 21era bitartean garatu dena.