Hizkuntzak
Albisteak
-
Aztarnak X. ipuin lehiaketa +55 programaren barruan
+ 55 udal zerbitzuak Aztarnak lehiaketaren X. edizioaren deialdia zabalduko du 2026ko martxoaren 18tik maiatzaren 31ra. Hego Euskal Herrian bizi edo jaio diren 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta, literatur sorkuntza amateurrari ikusgarritasuna emateko asmoz antolatua izan da.
-
2026ko udaberriko programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak
Ostegunean, martxoak 5, jarriko du Donostia Kulturak salgai udaberriko ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 52 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (martxoaren 4ko 11:30etik martxoaren eko 11:30era) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan.
-
2025eko gabonetako ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.
-
8.200 lagunek parte hartu dute 2025eko Literaktumen
Jende ugari hurbildu da heldu eta haurrentzat antolatutako 53 ekitaldietara.
-
Literaktum 2025: azken asteburuko programazioa
Lehenengo bi asteetako programazioak harrera arrakastatsua izan eta gero, literaturaz betetako bigarren eta azken asteburuari ekingo dio Literaktum jaialdiak. Jarduera horietako batzuen audioak entzun daitezke Berriro entzun - DK ON! atalean.
