Hizkuntzak
Zeramika (9-14 urte) Amaya Oyaneder
Arte plastikoak eta eskulanak
9 - 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako zeramika ikastaroa. Buztina lantzen ikasiko dugu. Honetarako sistema ezberdinak erabiliko ditugu: xaflak, txurroak… Hiru dimentsiotan arituko gara, espazioa lantzen, bolumena ukitzen, irudiak sortzen.
Programa
• Buztinezko piezak sortu.
• Piezak engobatu.
• Piezak esmaltatu.
• Tornoa ibili.
• Esmaltatzeko teknikak desberdinak gauzatu.
• Teknika libreak erabili.
• Esmalte industrialekin koloreztatu.
Oharrak:
- Labearen edukiera eta behar den egoste-denbora kontuan hartuta, parte-hartzaile bakoitzeko obrak egostea mugatuko da, egiten diren obren tamaina eta kopuruaren arabera.
- Kultur Etxeak soilik lokatza eta pieza mugatuak egiteko behar den materiala jarriko du, hala nola esmalte zuria eta gardena, burilak, husteko gailuak, espatulak, labea, tornua...
- Kultur Etxea ez da arduratuko ikasleen material gehigarria erosteaz.
- Ikasturtea bukatutakoan, ikasleek gela hutsik utzi beharko dute, materiala eta piezak barne.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Urgulleko ekosistemarekin, Calder mugikaria Itziar Unzurrunzaga
urriak 3
San Telmo Museoa
-
Antzerkia eta dantza
80 hamarkadako dantzak Prokulturako irakaslea
urriak 13 - maiatzak 25
Intxaurrondo K.E.
