Hizkuntzak
Mindfulness Prokulturako irakaslea
Mindfulness edo arreta osoa meditazio mota bat da, bizi garen momentu konkretuan erabat kontziente egoten ikasteko. Hemengoa eta oraina bizitzea da. Arreta gaur egunari zuzentzen ikasten dugunean, iraganean nahasteari eta etorkizunaz kezkatzeari uzten diogu.
Tailer honetan, Mindfulness meditazio-ariketak egingo ditugu, bizitzarekiko dugun jarrera hobetu ahal izateko, eta horrek eragin positiboa izango du gure bizi-kalitatean, baita gure osasun fisiko eta psikikoaren hobekuntzan ere.
Programa
1. Hiruhilekoa.
• Mindfulness, bizitza beste modu batean ikusteko modua.
• Gaur egunean ainguratzeko mindfulness ariketak.
• Mindfulness ariketak gauzak diren bezala begiratzeko.
• Pentsamendu mugatzaileak onartzeko eta kudeatzeko mindfulness ariketak.
2. Hiruhilekoa
• Emozioetan arreta jartzeko eta hauek onartzeko mindfulness ariketak.
• Gupida eta autokonpasio mindfulness ariketak.
• Norberarekiko eta besteenganako maitasun ariketak.
• Etab.
3. Hiruhilekoa
• Mindfulness ariketa desberdinen praktikarekin jarraitzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa erosoa.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
