Hizkuntzak
Albisteak
-
Intx'Apain hiri-arte jaialdia Intxaurrondon urri amaieran
Urriaren 30etik azaroaren 1era Intx´apain jaialdiak muralismoz, hiri-kulturaz eta euskaraz beteko du auzoa. Tokiko zein nazioarteko artistek auzoko hainbat hormatan esku-hartzeak egingo dituzte eta, haien inguruan, musika, arte publikoa, bertsolaritza, breakdancea, tailerrak eta jarduera parte-hartzaileak bilduko dituen egitaraua aurrera eramango da, euskara ardatz hartuta.
-
Animedon Donostiako Hirugarren Anime Topaketa
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astean Animedon – Donostiako Anime Topaketaren hirugarren edizioa izango da urriaren 26tik azaroaren 6ra.
-
Ikastaroak 2026-2027: matrikulazio epea luzatu da urriaren 4ra arte
Donostia Kulturako 2026-2027 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
'Bitxikeria, munstro eta makinen kabinetea' erakusketa irekita
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteak Bitxikeria, munstro eta makinen kabinetea erakusketa aurkezten du, Conflictivos Productions animaziozko zinemaren ekoiztetxe valentziarrari eskainia, eta Okendo Kultur Etxean zabalik egongo dena irailaren 16tik azaroaren 4ra.
-
Samantha Hudsonek kontzertua eskainiko du Intxaurrondo Kultur Etxean
Samantha Hudson da 2026ko Beldurrezko Astearen karteleko irudia. Urriaren 29an, 20:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean eskainiko du bere lehen kontzertua Donostian, formatu oso berezian.
