Hizkuntzak
Albisteak
-
Ikastaroak 2023-2024: matrikulazio epea luzatu da urriaren 8a arte
Donostia Kulturako 2023-2024 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
San Telmok Gabriela Kraviezen obra bat erosi dio Altxerriri Irekiak Gallery Weekenden
Gabriela Kraviez artistaren (Buenos Aires, 1965) Vulnerabilidad-Resistencia obra erosi dio San Telmo Museoak Altxerri galeriari Irekiak Gallery Weekend ekimenaren testuinguruan, hiriko arte galerien alde egin ohi duen apostua berretsiz. Irekiak Gallery Weekend ekimena ospatzen denetik museoak urtero erosi du obra bat.
-
Argiartean itzuliko da urriaren 6 eta 7an
Loiolako Erriberako Oroimenaren Lorategia eta Iesu eliza argituko ditu jaialdiak. Ikusgai izango da ostiraletik larunbatera 20:00etatik gauerdira bitartean.
-
Claudia Roth Alemaniako Kultura ministroa San Telmon izan da
Alemaniako Kultura ministroak, Claudia Roth-ek, San Telmo Museoko bisita egin zuen atzo goizean, irailak 24, Jon Insaustik, kultura ziengotziak eta Jaime Otamendik, Donostia Kulturako zuzendariak, lagunduta.
-
Mikel Otxotekoren "Hemen dragoiak daude" erakusketa zabalik San Telmo Museoan
Laugarren ediziora iritsi da Artea abian proiektua 2023an eta Mikel Otxoteko da aurten parte hartzen duen artista, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik bere lanak aurkeztu ondoren.