Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

2026 urriak 29 • 20:00

Intxaurrondo K.E.

18 € (15 € aldez aurretik)

Hizkuntza: gaztelania

Samantha Hudsonen argazkia Dkluba © Jara García Azor (Superstition Agency)

Aurtengo Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko kartelaren protagonistak, Samantha Hudsonek lehen aldiz joko du Donostian, Intxaurrondo Aretoan, formatu oso berezian. Bere show intimoena aurkeztuko du: bere arrakasta handiak (Adicta al sonido, Maricón, Burguesa arruinada, Por España, Full lace y el tuck, beste ereserki batzuen artean) zuzenean interpretatuko ditu, bere Música para Muñecas, AOVE eta Liquidación Total albumetako abesti garrantzitsuenekin osatutako musika elektronikoko saio etengabe batean. Kontzertuaren eta DJ setaren arteko hibrido perfektua.

Samantha Hudson areto handietan eta jaialdietan soilik ikustera ohituta gaudenez, areto bateko gertutasunean gozatzeko aukera benetako luxua izango da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...

Gaztelaniazko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 16an irekiko da, 16:00etan