Hizkuntzak
Albisteak
-
Apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna
Bihar, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Crystal Pite koreografo kanadiarra da aurtengo mezuaren egilea.
-
Hemen da 2026ko Dantza Hilabetea
XVIII. Dantza Kalean eta XXVIII. Kontxako Barandaren jarduerak emango diote hasiera hurrengo asteburuan, apirilaren 25ean eta 26an, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Donostian antolatutako Dantza Hilabetearen ospakizunei eta maiatzaren 3an, Victoria Eugenia Antzokian emango den Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIX. Galarekin itxiko da.
-
Martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna
Bihar ostirala, martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak 1961. urtean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta aurtengo mezua Willem Dafoe estatubatuar aktore eta antzerkigileak idatzi du (euskarazko itzulpena: MARAMARA* Taldea). Egun horretako ospakizunen barne, XXVI. Donostia Antzerki Sariko gala antolatu da Victoria Eugenia Antzokian.
-
Danimarka zaporea duen Feriak balantze ona aurkeztu du
dFERIAk emaitza onak jaso ditu, bai bertaratutako publikoari dagokionez, bai akreditatutako pertsonei dagokienez, baita konpainia parte-hartzaileei dagokienez ere. Danimarka izan da aurtengo herrialde gonbidatua. Bestetik, martxoaren 17ko greba orokorrak eragina izan du, eta ondorioz, lau ikuskizun bertan behera utzi edo birprogramatu behar izan zen.
-
2026ko udaberriko programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak
Ostegunean, martxoak 5, jarriko du Donostia Kulturak salgai udaberriko ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 52 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (martxoaren 4ko 11:30etik martxoaren eko 11:30era) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan.
