Hizkuntzak
Albisteak
-
Martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna
Datorren ostegunean, martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak 1961. urtean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta aurtengo mezua Grezian jaiotako Teódoros Terzópoulos idazle, zuzendari eta Antzerki Olinpiadaren Nazioarteko Komiteko Presidenteak idatzi du (euskarazko itzulpena: Ion Gil Fuentetaja). Egun horretako ospakizunen barne, XXV. Donostia Antzerki Sariko gala antolatu da Victoria Eugenia Antzokian.
-
XXXI. dFERIAk marka guztiak hautsi ditu
2025eko dFERIAk marka historikoa ezarri du bere adierazle nagusietan: bertaratutako publikoa, akreditatutako pertsonak eta konpainia parte-hartzaileak. Gainera, nota altuarekin pasa du nazioartekotze helburua, azken urteotan Europari begira egindako apustua, Suitza, Alemania eta Austria herrialde gonbidatu izan dituena.
-
dFERIAk arte eszenikoen merkatua suspertzeko jarduerak antolatu ditu
Arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako hamar jarduera inguru antolatu ditu Feriak, programatzaileei, konpainiei, kultur eragileei eta banatzaileei zuzenduak.
-
"Zorretan" lanak irabazi du XXV. Donostia Antzerki Saria
Hika Teatroak sortutako Zorretan antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XXV. Donostia Antzerki Saria.
-
Udaberriko programazioa otsailaren 25etik aurrera salgai
Asteartean, otsailak 25, jarriko du Donostia Kulturak salgai udaberriko arte eszenikoetako programazioa.
