Hizkuntzak
Albisteak
-
Itxaropenez beteta hasi da XXX.dFERIA
XXX. dFERIA, Donostiako arte eszenikoen jaialdia, ikusmin handiarekin hasiko da gaur. Martxoaren 14ra arte ospatuko den feriak dantza eta antzerki-ikuskizunen programazio zabala eskaintzen du, baita sektorearentzako jarduera profesionalak ere.
-
Donostia Kulturak 2024ko udaberriko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak gaur, otsailak 27, aurkeztu du haur eta helduei zuzendutako 2024ko udaberriko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, helduentzat ordainpeko 45 ikuskizun izango dira apiriletik ekainera Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 21 kontzertu, 15 antzezlan eta 9 dantza emanaldi. Horrez gain, 5 haur ikuskizun izango dira eta baita XXI. Giza Eskubideen Zinemaldia ere.
-
XXX. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du
Gaur, urtarrilak 25, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonamendua bihar goizeko 11:30etik aurrera jarriko dira salgai gure leihatiletan eta webgunean.
-
Centro Coreografico Nazionale / Aterballettok emango dio hasiera XXX. dFERIAri
2024ko dFERIA martxoaren 11tik 14ra bitartean egingo da eta Ane Pikaza interprete eta ilustratzailea izan da datorren urteko feriako irudiaren sortzailea.
-
Poltsiko Antzerki Jaialdiak 2.700 ikusle bildu ditu
Kultur etxe sareak Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio arrakastatsu berri bat antolatu du, hogeita hamabigarrena, 2023ko maiatzaren 4tik 21era bitartean garatu dena.
