Hizkuntzak
Albisteak
-
Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du
Donostia Kulturak 2024ari buruz egindako balantzean, Donostiako herritarren parte-hartzea, publikoaren erantzuna eta sortzaileei emandako babesa izan dira aipagarrienak.
-
XXXI. dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu du
Gaur, otsailak 5, dFERIAren programazio eszeniko osoa aurkeztu da. Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonamendua bihar, otsailak 6, goizeko 11:30etik aurrera jarriko dira salgai gure leihatiletan eta webgunean. XXXI. dFERIA martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta esplotazioa izango du lelo.
-
Martin Zimmermann konpainiak inauguratuko du 2025eko dFERIA
Martin Zimmermann suitzarraren Danse Macabre ikuskizunak emango dio hasiera 2025eko dFERIA. Martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta Alemania, Suitza eta Austria izango ditu herri gonbidatu. Danse Macabrerako sarrerak bihar, abenduak 12, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.
-
Iñigo Burguik egin du XXXI. dFERIAko kartela
2025eko dFERIA martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta Iñigo Burgui diseinatzaile eta publizista izan da irudiaren sortzailea. Bere lanak honako izenburua du Dena ikusten duen begia: dFERIA 2025en begirada bikoitza.
-
2.562 ikusle 33. Poltsiko Antzerkia Jaialdian
Donostiako kultur etxeek 33. Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, batez beste, 2.562 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 2tik 19ra.
