Hizkuntzak
Albisteak
-
Eskolara itzulera antzokitik pasata
Ikasturtero 4 eta 16 urte bitarteko 5.500 ikasle baino gehiago hurbiltzen dira Donostia Kulturako antzokietara Eskolatik Antzokira programaren barruan. Programa honek antzerki, dantza eta zirku ikuskizunak proposatzen ditu ikasleen adin tarte guztietarako, bakoitzak bere material didaktiko osagarria izaten duelarik. Aurten 6 ikuskizun eskaini zaizkie eskolei eta erreserbak egiteko epea urriaren 1etik 11ra izango da.
-
Euskal Herriko konpainiak protagonista Iturritik Jaialdian
Iturritik Jaialdia urriaren 15etik 20ra burutuko da Donostian. Guztira, aretoko 4 dantza-ikuskizun eta kaleko emanaldi bi izango dira, gehienak Euskal Herriko konpainienak: Kukai Dantza, Gero Axular, Eskola Dantza Taldea, Aukeran Dantza Konpainia eta Berritza. Sarrerak irailaren 13an salgai, goizeko 11:30ean.
-
"Egia Dantzan", dantza eta zirkua irail hasieran
Kultur etxeen sarearen bidez, Donostia Kulturak Antzerkia Kalean programa prestatu zuen udararako, auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak antolatuz. Abuztuko geldialdiaren ondoren, Egia Dantzan izeneko lau emanaldi izango ditugu irailaren 4tik 6ra Blas de Otero plazan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
-
Udazkeneko programazioa abuztuaren 5etik aurrera salgai
Astelehenean, abuztuak 5, jarriko du Donostia Kulturak salgai udazkeneko arte eszenikoetako programazioa.
-
Korner Festibaleko hainbat ekitaldi Donostia Kulturaren guneetan
Ekainaren 4tik 8ra Real Sociedad Fundazioak Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatutako Korner jaialdiak kultura eta futbola elkartuko ditu beste behin. Hainbat gunetan gauzatuko da (Anoeta Estadioa, Tabakalera, Chillida-Leku), eta baita Donostia Kulturako hiru espaziotan ere: Ernest Lluch Kultur Etxea, Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Cluba.