Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

Oreka TX: Koklea

Harkaitz Mtz. de San Vicente (zur, harri eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mikel Ugarte (zur, harri eta banbuzko txalapartak, bidoia), Mixel Ducau (alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa), Juanjo Otxandorena (bouzoukia), Iñigo Egia (perkusioa)

Harkaitz Mtz. de San Vicentek eta Igor Otxoak 1997an sortu zuten Oreka TX eta harrezkero etengabe jardun dute txalapartaren aukerak ikertzen eta zabaltzen, bai bere musikaltasunarekin bai instrumentua eraikitzeko erabiltzen diren materialekin esperimentatuz (jatorrizko egurretik hasi eta harri, teila, banbu... baita izotzera arte). Bost kontinenteetan zehar aurkeztu dituzte beren lanak, eta publikoa eta kritika espezializatua konkistatu dituzte.

Beste artista, genero eta proiektu batzuekin nahastea gustatzen zaio Oreka TXi. Horren erakusgarri dira Phil Cunningham, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Núñez, RAI National Symphony Orchestra eta Hakon Kornstadekin izan dituzten kolaborazioak. Musikak uztartzeaz gain, gustuko dute esperimentatzea eta ikuskizunak eraikitzea beste diziplina artistiko batzuek ‒dantza, zirkua, ikus-entzunezkoak, herri-kirolak edo unibertso iradokitzaileak sortzeko inspirazio-iturri dituzten beste elementu batzuk‒. Baina, kolaborazio, sari edo aintzatespen guztien gainetik, Oreka TXentzat, txalapartak eta euskal kulturaren unibertsoak pizten dieten pasioa munduarekin partekatzea da plazerik handiena.

Koklean, azken urteetako ibilbide musikalaren emaitza islatzen duen lanean, beren estiloan sakontzen dute, hizkuntza garaikide batetik instrumentu organikoak eta naturalak erabilita.

Chico Pérez

Chico Pérez Jaénen jaio zen 1994an, musikarien familia batean. Pianista eta konpositorea da, eta estilo paregabea da berea, flamenkoan sustraitua, baina Jazza, bluesa edo musika klasikoa ere tartekatzen dituena.

2016an Musikako goi-mailako titulua lortu zuen pianoko espezialitatean, Jaengo CSMn, eta Madrilera joan zen profesionalki trebatzen eta garatzen jarraitzeko. Gainera, hauen eskolak jaso ditu: David Peña "Dorantes" maisua, Antonio López, Sergio Albacete, Guillermo González, Alberto de Paz, Israel Sandoval, Pepe Rivero, Joaquín Chacón, German Kucich eta Jesús Lavilla.

27 urterekin, eta Gruserías bere aurreneko lanaren arrakastaren ondoren ‒3.000 disko baino gehiago saldu zituen ia 60 kontzertuko bira batean‒, pianista jaendarra musikaren erabateko errebelazio bihurtu da Espainian, jatorrizko 9 konposizioz osatutako album batekin: ibilbide bat Espainiako musikaren panoraman proiekzio handiena duen musikarietako baten bizitza markatu duten lekuetan barrena.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...