Hizkuntzak
Bertsolari Txapelketen antologia kantatua Hitzaldi musikatua
Oharra
Ikuskizun hau grabatu egingo da.
1935etik 1967ra bitarteko Bertsolari Txapelketa Nagusietan zeharreko bidaia bat, gaur egungo bost bertsolariren ahots eta begiradetatik egina. Bertsolari Txapelketa bakoitzak bere garaiko gai, ikuspegi eta ahotsak bildu ohi ditu. Emanaldi honetan garai bakoitzean kantatzen zenaren eta gaur egun kantatuko litzatekeenaren arteko ispilu-joko bat osatuko dute Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal eta Aner Euzkitze bertsolariek, Gari Otamendi eta Ixak Arrutiren musikak lagunduta. Aizpea Goenaga arituko da aurkezle lanean.
Informazio gehiago: 2024ko Bilintxen Menda (albistea).
Antolatzailea
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua, Donostia Kultura eta San Telmo Museoa