Hizkuntzak
DK Sessions: Izaki Gardenak Zuen eguzkia
Iragandako ekitaldia
DK Sessions proiektuko seigarren saioan Izaki Gardenak izan da gonbidatua, eta Zuen eguzkia kantua eskaini du. Izaki Gardenak taldeak jotzeari utziko dio bolada batez eta azken birako kontzertuak eskaintzen ari da: Intxaurrondo Kultur Etxean izango da azaroaren 14an, besteak beste. Testuinguru horretan nostalgia sentitu du taldeak, eta Jon Basaguren taldekideak, atzera begira jarrita, garai bateko abestiak ekarri ditu gogora, batzuetan zaharrak izateagatik ganbaran uzten diren kantuak, baina, aldi berean, taldeari zentzua ematen diotenak. Hain zuzen, abesti horietako bat grabatu dute Jon Basagurenek, Libe Kortazarrek eta Aitor Agirrek DK Sessions honetan: 2013an kaleratutako Amaieratik hasi lehen disko luzeko Zuen eguzkia abestiaren moldaketa.
