Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Literaktum Aurresalmenta

2026 azaroak 13 • 19:30

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

15 €

Hizkuntza: euskara
85 minutu

Agus Barandiaran eta Xabier Amuriza Literaktum

Xabier Amurizak, Agus Barandiaran bide lagunarekin, musika eta koplak uztartuko ditu ekitaldi honetan, 85 koplen zentzua eta mamia aztergai. Amurizaren amonak astero egiten omen zituen erromeriak baserri aurrean, pandero bat eskutan hartuta eta bere ahotsaren laguntzarekin, dantzan jartzen zituen auzokideak. Ez zen bakarrik jaia, bizitzeko modu bat ere bazen, bertan saltzen zituen jaki eta edariekin bizi zelako bera. Mundu horretatik dator Amuriza, etxean ezagutu ditu erromeriak, eta bertan abesten ziren kopla haietan biltzen ziren istorioak arakatzen eman du bizia… ez ziren letrak bakarrik, argazkiak ziren, momentuko irudiak: mendian elurra, auzoko astoa, baserriko mutilzaharra… hamaikatxo bizipen. Xabier Amurizak azken hamarkadetan zehar batu eta sortutako koplak ardatz hartuta, bere bizitzaren errepasoa egingo du hauek aitzaki bihurtuz.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...