Hizkuntzak
DK Sessions
DK Sessions egitasmoak musikari bat estudiora sartu eta single bat grabatzen duen unearen magia jasotzen du: grabaketa, solasaldia eta sormen prozesuaren azterketa. Multimedia podcast honen bidez artista bakoitzaren unibertso intimoan barneratzeko aukera izango da, hitz eta akorde bakoitzaren jatorria deskubrituz.
Abesti bat, bidaia bat, istorio bat
Musikari bat estudiora sartzen da eta egun bakarra du single bat grabatzeko. DK Sessions egitasmoak une horren magia jasotzen du. Donostiako eszena musikalari leiho bat eskaintzeaz gain, bertako zein nazioarteko talentuen isla izango da. Formatu atenporala, arnas luzekoa, eta kultur testigantza gisa eraikia. Podcast, bideo eta single banaren bidez, musika eta kontakizuna uztartzen dituen esperientzia berezia da.
DK Sessions-en lehen saioan Maite Larburu izan da gonbidatua. Musikagintzan ibilbide propioa eta berezia osatu duen artista da, klasikoa eta esperimentala uztartzen dituen hizkera musikala duena. Sormen prozesuari buruzko elkarrizketa intimo batean barneratu gara, eta estudioan Gona izeneko singlea grabatu du.
