Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika DK Sessions

Iragandako ekitaldia

Hizkuntza: euskara

Sua Enparantza

DK Sessions proiektuko hirugarren saioan Sua Enparantza izan da gonbidatua. Donostian jaioa 2003an, aktorea, dantzaria eta artista multidiziplinarra da, eta musikaren munduan bere lehen urratsak ematen ari da. Estudiora etorri da Naniren etxea grabatzera, bere anaiari eskainitako abesti intimista.

Argitaratu duen lehen kantua da, une pertsonal eta familiar gogor baten erdian sortutakoa. Esperientzia horietatik eta bizi izan dituen sentimenduetatik jaio da pieza hau, Arkaitz Miner eta Mr. Luken lagun izan dituelarik grabazio prozesuan.

DK Sessions honek Sua Enparantzaren unibertso gazte eta pertsonalaren leiho bat eskaintzen digu.

Hona hemen bideoa ikusteko lotura Youtube aktibatu ezean.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...