Hizkuntzak
DK Sessions: Kiliki La ija d un munipa abestia
Iragandako ekitaldia
DK Sessions proiektuko laugarren saioan Kiliki izan da gonbidatua, eta La ija d un munipa kantua eskaini du. Beñat Rodrigo Kilikik (Iruñea, 1999) bakarkako ibilbidea hasi zuen, Euskal Herriko hiri eszenan eragin handia izandako Chill Mafia taldearen ezinbesteko zutabea izan ondoren.
2025eko martxoan plazaratu zuen bere bakarkako lehen lana, Iltze 1, eta bertan publikatutako La ija d un munipa, kantua eskaini du DKSessions saioan. Bertan kritika soziala eta indarkeria instituzionalaren inguruko hausnarketa agertzen dira. Track-ak Black Marfil Iruñeko raperoaren abesti bati egiten dio erreferentzia, abesti batean “munipa baten semea hil” esateagatik gartzelaratu zutena. Kilikik irudia modu sinbolikoan erabiltzen du autoritateaz, botere gehiegikeriaz eta errepresioaz hitz egiteko; abestia “city popez mozorrotutako kolpe ironiko eta politikoa” da.
Beñat Rodrigo (ahotsa eta artista nagusia), Alessandro Martins (ahotsen prozesamendua, gitarra eta teklatuak), Eneko Arbea (bateria) eta Xabi Esparza (baxua).
