Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Frédéric Chopin Zikloa

2026 azaroak 11 • 19:30

Victoria Eugenia Antzokia

18 €

Szymon Nehring © Wojciech Grzedzinski

Szymon Nehring poloniar gaztea Arthur Rubinstein Nazioarteko Piano Lehiaketaren irabazlea eta Chopin Sariaren finalista izan da. Szymonek, beste obra batzuez gain, mazurken hautaketa bat eskainiko digu. Mazurka musika poloniarra da bereziki; Chopin bizi izan zen ingurutik, Mazoviatik,dator, hain zuzen, eta bere musika-adierazpen gogokoenetako bat izan zen.

Donostia Musikarekin elkarlanean antolatutako Frédéric Chopin Zikloko Victoria Eugenia Antzokiko areto nagusiko eta Antzoki Zaharreko kontzertuak biltzen dituen abonamendu bat izango da eskuragarri, 110 eurotan irailaren 10etik aurrera Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Hala, abonamendua erosten dutenek liburu bat jasoko dute opari Frédéric Chopinen biografiarekin eta hari buruzko artikuluekin.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...