Hizkuntzak
Izaki Gardenak + Hondora
Izaki Gardenak kontzertua emango du Intxaurrondo Aretoan Hondorarekin batera.
Izaki Gardenak
Izaki Gardenak 2025ean itzuli zen oholtzetara, 4 urteko ausentzia baten ondoren. Orube eta Sitsak diskoak aurkezten ibili dira ordutik 40tik gora kontzertu eskainiz. Orain, baina, taldeak berriz ere lozorroan sartzea erabaki du: azken kontzertu batzuk eskainiko dituzte azaroan, itzulera datarik gabeko geldiune baten aurretik.
Jon Basaguren (gitarra, ahotsa), Libe Kortazar (teklatuak, ahotsa), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsa), Aitor Agirre (baxua, ahotsa), Dani Arrizabalaga (bateria)
Hondora
Ibai eta Elisak 2017an elkar ezagutu zutenetik, gerora Hondora izena jaso duen proiektua itxuratuz joan dira. Soilenetik hasi ziren tabernetan bertsio akustikoak joz eta orain haien lehen LPa aurkezten digute: Hondoratu eta azalera irten, Josu Ervitik ekoiztu eta Idoia Asurmendik koproduzitua. Kantuak nagusiki gitarra eta ahotsetik abiatzen dira, autore musika, rock, pop, funk, soul edota R&B bezalako influentziekin. Halatan, Hondorak zuzenekoak entzulearekin ezinbesteko topagunetzat ulertzen ditu: Intimoak, bakarrak eta aldi berean elkarronak. Gaur egun, taldea haien lehen diskoko bira abiarazten dabil.
Elisa Bayona (ahotsa), Ibai Gallardo (gitarra), Joseba San Sebastian (baxua), Mikel Fagoaga (bateria)
