Hizkuntzak
ZwoZwoEins Men´s Choir Alemania
2026 urriak 30 • 20:00
Abesbatzen Astearen barruan, Alemaniako ZwoZwoZeins abesbatzak emanaldia eskainiko du, Marco Barconen zuzendaritzapean. Abesbatza honen soinua eta presentzia eszenikoa kideek urteetan zehar jasotako prestakuntza bokalari zor zaio, baita beren esperientzia musikalari ere, koruko abeslari gisa eta garai batean haur bakarlari izan zirelako.
Kontzertuetan eta emanaldietan, gizonezko korurako erromantizismoko, modernismoko eta XXI. mendeko errepertorioan oinarritzen da, batez ere, eta mezak nahiz arte-abestiak, abesti herrikoiak, moteteak, gospel abestiak eta espiritualak ere biltzen ditu.
2025az geroztik, gizonezko abesbatzaren zuzendaritza artistikoaz Marco Barcon arduratzen da, Tölzeko Haur Abesbatzako zuzendari, pianista, ahots-prestatzaile eta zuzendari artistiko albokoa.
