Web mapa
Hizkuntzak

Datorren urriaren 5ean hasiko da berriro Tabakaleran Donostiako Zinemaldiaren 70. urteurrenari (1953-2022) eskainitako Nosferatu zikloa. Zikloari joan den urtarrilean eman zitzaion hasiera Une histoire de vent (1988) filmarekin; Joris Ivens dokumentalgile nederlandar beteranoak zuzendutako azken filma.

Une histoire de vent pelikulako irudi bat
Une histoire de vent

Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak, Tabakaleraren eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valenciana-ren lankidetzarekin, antolatutako Nosferatu “Zinemaldia 70”ren hirugarren hiruhilekoan, hamaika film proiektatuko dira, 1988 eta 2010 urte bitartean Donostia Zinemaldiaren programaziotik igaro zirenak, eta erakustaldi honetan uda aurretik proiektatutako 26 filmei gehitzen zaizkienak.

Ohi bezala, sarrerak Tabakaleraren webgunean jarriko dira salgai hilero, aurreko hilaren 15etik aurrera, irailaren 15etik hasita, orduan hasiko baitira urriko proiekzioetarako sarrerak saltzen.

Zikloarekin batera bi liburu argitaratuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, Zinemaldiaren historian oinarrituta. Lehena, Zinemaldia 1953-2022. Singularidades del Festival de Donostia / San Sebastián, Colección Nosferatuko 18. zenbakia, Quim Casasek koordinatua, urtarrilean argitaratu zen. Bigarrena, Katixa Agirrek idatzia, Nosferatu Bildumako 10. zenbakia, azaroan argitaratuko da.

Hirugarren hiruhilekoaren programazioa

urriak 5: Une histoire de vent (1988)
​urriak 12: American Dream (1990)
​urriak 19: Rebels of the Neon God / Qing shao nian nuo zha (1992)
​urriak 26: Beautiful Girls (1996)
​azaroak 2: Pusher: Un paseo por el abismo (Pusher, 1996)
​azaroak 9: En construcción (2001)
​azaroak 16: Brick Lane (2007)
azaroak ​23: Passion (2008)
​azaroak 30: El caballo de dos piernas (Asbe du-pa / Two-legged Horse, 2008)
​abenduak 7: Genpin (2010)
​abenduak 14: Post Mortem (2010)

Informazio gehiago: Nosferatu