Web mapa
Hizkuntzak

Nosferatu programa 1988an hasi zen, Donostia Kulturak antolatuta. 2012tik Euskadiko Filmategiarekin batera ekoizten da.

Sunset Boulevard (1950)

Billy Wilder Nosferatu zikloa, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatua, Tabakalera eta Institut Valencià de Cultura – La Filmotecaren lankidetzarekin, 2026ko urtarrilaren eta abenduaren artean garatuko da.

Billy Wilder

Bere film enblematikoenetako batekin hasten da zikloa, eta ondoren, 30eko hamarkadan Alemanian gidoilari gisa egin zuen lanean barneratzen da, Frantzian zuzendari gisa egin zuen opera priman (Mauvaise graine, 1933) eta Ernst Lubitsch, Mitchell Leisen edo Howard Hawks bezalako zinemagileentzat AEBn egin zuen gidoilari lanean. 1942an zuzendu zuen aurreneko filma Hollywooden, The Major and the Minor (1942), eta bere aparteko filmografiaren hasiera markatu zuen.

Zikloarekin batera bi liburu argitaratuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Lehena, Billy Wilder. Anatomía de un genio, Luis Alegrek koordinatua, 2026ko urtarrilean argitaratuko da. Bigarrena, Zigor Etxebestek idatzia, 2026ko udazkenean argitaratuko da.

Agenda

 

Historia

Nosferatu programa 1988an hasi zen, Donostia Kulturak antolatuta. 2012tik Euskadiko Filmategiarekin batera ekoizten da. 70 atzera begirako inguru egin dira, nazionalitate eta garai desberdinetako zinemagileak (Jean Renoir, Yasujiro Ozu, David Lean, Robert Rossen, Federico Fellini, Agnès Varda, R. W. Fassbinder, Luis Buñuel...), zinematografiak (afrikarra, hegokorearra, frantsesa), aldi historiko zehatzak (“indarkeriaren belaunaldia” Iparramerikako zinean, 70etako thriller estatubatuarra, screwball comedy...) eta ziklo tematikoak (eurowestern, langile-klasea zineman, Frantziako zinema beltza...) protagonista dituztenak.

Zikloekin batera, Nosferatu Bildumaren bi liburu argitaratzen dira, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, 2008tik Nosferatu aldizkaria ordezkatzen dutenak.

Nosferaturen argitalpenak

Aurreko zikloak