Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak

Paul Urkijok zuzendutako bigarren film luzea, Irati (2022), izango da datorren urriaren 28an Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteari hasiera emango diona. Astea urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean garatuko da Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokian eta hiriko beste eszenatoki batzuetan.

Irati pelikulako irudi bat
@ David Herranz

Iratiren aurreneko proiekzioa izango da Euskadin, Sitgeseko Zinemaldiaren Sail Ofizialean izango duen estreinaldiaren ondoren.

Urkijok berak idatzia da –bere lehenengo film luzeak, Errementarik (2017), urte hartako Astea inauguratu zuen ere– eta hauek dira bertan protagonista: Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Nagore Aranburu, Elena Ruiz, Iosu Eguskiza, Kepa Errasti, Iñaki Beraetxe, Iñigo Aranburu eta Ramón Agirre.

VIII. mendea. Kristautasuna Europan zehar ari da zabaltzen sinesmen paganoak galdu ahala. Pirinioak zeharkatuz, Karlomagnoren tropak aurrera doaz. Hala, haraneko buruzagiak laguntza eskatzen dio antzinako jainkosa bati. Odol-itun baten bitartez etsaia suntsitzen du trukean bere bizitza emanda; aurretik, ordea, agintarazi egin dio bere seme Enekori bere herria babestu eta bertan bera izango dela buru aro berrian.

Urte batzuk geroago, Enekok misio batekin egiten dio aurre agindu horri: bere aitaren gorpua berreskuratzea, modu pagano batean Karlomagnoren altxorraren ondoan lurperatua. Kristau fededuna izan arren, Iratiren laguntza behar izango du: inguruko neska bat, paganoa eta enigmatikoa. Bi gazteak baso arrotz eta babesgabe batean barrena sartuko dira, non “izena duen guztia existitzen den”.

Irati Zinema A. I. E.k (Bainet, Ikusgarri Films, Kilima Media) produzitu du Irati, La Fidèle Productionekin koprodukzioan.

Azaroaren 18an estreinatuko da zinema-aretoetan, Filmaxek banatuta.