Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika AB100

2026 urriak 18 • 18:00

Antzoki Zaharra

36 €

Lisa Hannigan

Lisa Hanniganen ekimenez Theodora Byrne Triorekin batera sortutako proiektua da SirensAmanda Bergman, Angie McMahon, Anaïs Mitchell, Kate Stables, Mina Tindle eta Pomme artisten parte-hartzearekin.

Sounds from a Safe Harbour (SFSH25) egitasmoaren baitan sortua, Sirens izenburudun emanaldiak musika garaikideko emakumezko ahots nabarmenetako batzuk bilduko ditu. Duela urte asko Aaron eta Bryce Dessnerren lagun eta lankide den Lisa Hanniganek Theodora Byrne Trio lagun izango du kontzertu osoan zehar eta folka, indie musika, musika alternatiboa zein chanson delakoa lantzen dituzten artista bikain mordoa ariko dira ikuskizunean. Edizio hau Aaron eta Bryce Dessnerren 50. urtemuga ospatzeko asmoz musikari, lankidetzari eta truke artistikoari eskainitako AB100 topaketetarako diseinatu dute bereziki eta asteburuko esperientziarik intimoenetako eta zirraragarrienetako bat izango denaren itxura du.

AB100 hainbat hamarkadatan elkarlanaren bidez handituz joan den sormen-komunitate baten ospakizuna da. Asteburu osoan zehar, musikariak, idazleak eta artistak bilduko ditu, Europako kultur-gunerik inspiratzaileenetako batean egingo diren emanaldi paregabeetan. Datorren urrirako diseinatutako mugaz gaindiko proiektu horretan esku hartu duten erakundeak dira Kursaal Eszena, Donostia Kultura eta Atabal.

Antolatzailea

AB100

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...