Hizkuntzak
San Telmo Museoa
2021ean, pandemia-egoerak baldintzatu du jendea Museora etortzea, baina, oro har, uste baino gehiago etorri da.
Nabarmentzekoak Bidaia luzeena erakusketa, 25.000 bista baino gehiago izan baititu, eta Baginen bagara, zeinaren bidez Museoak gogoeta ireki nahi izan baitu emakume artisten eta haien obraren ikusgarritasun(ez)ari buruz.
Programaturiko jarduerak askotarikoak izan dira, egoerara egokitu ahal izan dira, eta Internetez ere eskaini izan dira hein handi batean, ahalik eta jende gehienaren irispidean jartzeko.